Eguraldi aldaketarik ez gaurko

Zarauzko Hitza 2016ko api. 28a, 09:00

Tarteka eguzkia aterako bada ere, nagusiki lainotuta egongo da zerua gaur ere. Ateri mantenduko den arren, zaparradaren bat bota dezake, bereziki eguerdi partean. Gaue aldera hodeiak gutxitu egingo dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura ez da gehiegi aldatuko: gehienez 12 gradu egingo ditu eta gutxienez 8 gradu.

Gaur ere itsaskirria izango da eta iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Oraintxe da eguneko lehenbiziko itsasgora (08:59) eta 21:25ean izango da hurrengoa. 15:09an egongo da marea behean.