Giro eguzkitsua gaur

Zarauzko Hitza 2016ko api. 29a, 09:00

Gutxienez, 5 gradu egingo ditu eta gehienez 16 gradu.

Egunsentia hotza izan bada ere, tenperatura apur bat igoko da gaur. Hodei multzo batzuk izango dira goizean zein egunaren amaieran, baina oro har, giro eguzkitsua nagusituko da. Ondorioz, aurreko egunetan baino giro goxoagoa egingo du. Gutxienez, 5 gradu egingo ditu eta gehienez 16 gradu.

Haizeak ipar-ekialdietik joko da, tarteka bizi, eta horrek eragina izango du itsasoan. Hasieran itsaso kizkurra izango da eta gero itsaskirria. Iparraldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 10:03an izango da itsasgora eta 22:36ean hurrengoa. Marea 16:11ean egongo da guztiz behean.