Eguzkitsua izango da gaurko eguna

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 2a, 08:12

Goizean fresko antzera egingo du, baina egunak aurrera egin ahala epeltzen joango da.

Zerua urdin eta eguzkia nagusi. Eguraldi ederra egingo du egun osoan. Gozialdean fresko antzera, ipar eta ipar-ekialdeko haizeagatik, baina arratsaldetik aurrera giroa epelagoa izango da. Balio altuenak 15-17 ºC-ra iritsiko dira. Itsasoa bare dago, eta gehienez ere metro erdiko olatuak altxatuko dira. Itsasgora 14:08an izango dira eta itsasbehera 20:02an.