Bukatu da Babyauto Zarautzen ametsa

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 2a, 09:41
Babyauto Zarautze eta Apparejadores Burgosen arteko norgehiagoka, Astin (IƱigo Saiz).

Igoera faseko final-laurdenetan kanporatuak izan dira, Burgosen aurka galdu ondoren.

Denboraldi bikaina osatu ondoren, Babyauto Zarautzek agur esan dio igoeraren ametsari. Final-laurdenetako joaneko partida hirugatik (15-12) galdu zuten Burgosen duela astebeste, eta atzo, etxean jokatutako itzulerako norgehiagokan, ezin izan zuten kanporaketa irauli. Aparejadoren Burgos taldea nagusitu zen 21-30eko emaitzaitzarekin.

Burgosen gertatutakoaren antzera, zarauztarrak gogotsu atera ziren zelaira, eta aurretik jarri ziren markagailuan. Atsedenaldira 14-10ekoarekin iritsi ziren, baina bigarren zatian aurkariek agindu zuten. Lehenik eta behin 14-18arekin aurreratzea lortu zuten, eta Zarauzko joklariak behera etortzen hasi ziren, nahiz eta aldeak murrizten saiatu ziren. Burgoskoek bi entsegu gehiago lortu zituzten bukaera aldean, eta horrek etxekoen itxaropenak zapuztu zituen.

Asti zaletuz bete zen, eta sekulako giroa sortu zen zelaian. Sarrerarekin, gainera, pintxoa banatu zuten Zarautz Rugby Taldekoek.