Jokin Eizmendik marka pertsonala ondu du

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 2a, 11:45

251 kiloko harria altxa zuen larunbatean, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan.

Helburua lortu zuen harri jasotzaile zarauztarrak, 251 kiloko errektangularra altxata. Jasoaldi bakarra lortu zuen hiru minutuko lanean; bigarrena eskura izan bazuen ere, ihes egin zion. Ekitaldi berean Idoia Etxeberria oriotarrak bi errekor berri jarri zituen: 118 kiloko harriari bi jasoaldi eman dizkio esku bakarrarekin, eta bi eskurekin beste bi aldiz altxatu zuen 162 kilokoa.