Artista errebelazio saria jaso du Hodei Iriartek

Prague Chamber Ballet konpainiako dantzaria da.

Larunbatean banatu zituzten XIV. Dantza Sariak, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Hainbat dantzari saritu zituzten bertan, tartean zarauztar bat: Hodei Iriarte. Artista errebelazio saria jaso zuen Prague Chamber Ballet konpainiako dantzariak.

Hurrengo egunean, igandean, Dantzaren Galan hartu zuen parte gazteak. Qualia 22  dantzatu zuen, Ziga Jerb koreografoak sortutako pieza.

Erlazionatuak

“Hau ikasketa prozesuaren jarraipena da, ez bukaera”

Zarautz

Hodei Iriarte gazte zarauztarra Pragako Chamber Ballet konpainiako dantzari bakarlaria da urtarriletik. Aurrez Polonian jardun du dantzan, dantzari...