Arratsalderako urdinguneak nagusituko dira

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 3a, 08:43

Behe-lainoekin esnatu da gaurko eguna.

Goizean behe-hodeiek motelduko dute giroa, baina arratsaldean zerua urdinduko da. Ipar-ekialdeko haize fina ibiliko da, tenperatura altuenak 16 graduren bueltan utziz. Itsasoa bare antzera dago, eta gehienez ere metro beteko olatuak altxatuko dira. Itsasgora 15:01ean izango da, eta itsasbehera 20:57an.