Ostegun honetan abiatuko dira Pagoetaren Mendi Jardunaldiak

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 3a, 12:26

H1gh S1erran (Kalifornia) aurkeztuko du Igor Mendizabal Goxerri-k, 20:00etan, Txiki Polit jatetxean.

Pagoeta Mendizale Elkarteak antolatuta, Mendi Jardunaldiak egingo dituzte hilabetean zehar. Hiru hitzaldi-proiekzio egitarautu dituzte, eta bi film emanaldi. Lehen saioa ostegun honetan izango da, eta bertan H1gh S1erran (Kalifornia) aurkeztuko du Igor Mendizabal Goxerri-k, 20:00etan, Txiki Polit jatetxean.

Egitaraua
Maiatzak 5, osteguna
H1gh S1erran (Kalifornia), Igor Mendizabal Goxerri-ren eskutik.20:00etan, Txiki Polit jatetxean.

Maiatzak 12, osteguna
Ametsak egi bihurtzen, Mikel Ajuriaren eskutik.
20:00etan, Txiki Polit jatetxean.

Maiatzak 19, osteguna
Piriniotako 3000ak, Patxi Azpirozen eskutik.
20:00etan, Txiki Polit jatetxean.

Maiatzak 25, asteazkena
Biziminez (Antxon Arza eta Josu Iztueta) eta Urzulo (Aloña Mendi Espeleologia taldea) filmak.
20:00etan, Modelo aretoan.