Jubenil mutilek bihar ekingo diote Espainiako Txapelketako fase finalari

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 3a, 13:32
Zarauzko Eskubaloiko jubenil mutilak, Granollers taldearen aurkako partidan (Aritz Mutiozabal).

Alcobendasen lehiatuko dira, eta hasierako ligaxkan Cajasur Cordoba, B.M Carabanchel eta F.C Barcelonaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Zarauzko Eskubaloiko jubenil mutilek Espainiako Txapelketako fase finala jokatzen hasiko dira bihar. Alconbendasen ariko dira lehian beste zazpi talderekin batera, maiatzaren 8a bitartean. Bi multzotan banatu dituzte taldeak, eta zarauztarrek Cajasur Cordoba, B.M Carabanchel eta F.C Barcelonaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak hasierako ligaxkan; eta bigarren multzoan B.M Granollers, B.M Alcobendas, Cajasur Cordoba eta B.M Montequinto taldeak lehiatuko dira. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuak finalerdietarako sailkatuko dira, eta kanporaketako irabazleek finala jokatuko dute.