Eguzkiarekin batera, tenperaturak ere gora

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 4a, 08:28

Goizeko lainoak desagertzera egingo dute, urdinguneak nagusituz.

Aurreko egunen antzera, goizaldean lainoak desagertzen joango dira, zerua urdinduz eta eguzkiari bide emanez. Tenperatura ere gora egingo dute gaurkoan, hego ukituko haizearen laguntzarekin, eta balio altuenak 20 gradutara iritsiko dira. Itsasoak indarra hartu du eta 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.  Itsasbeherak 09:27an eta 21:47an izango dira, eta itsasgora 15:48an.