Ken Zazpi taldearen kontzertua, etzi

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 5a, 10:30

Ikastolaren 50. urtemugaren harira eta Zurekinek saio berezi bat prestatzeko asmoa zuela-eta, Ken Zazpi taldeak kontzertua emango du etzi, ikastolako guraso taldeak, ostalariek eta udalak antolatuta. Sarrera Kutxabank-en plataformaren bidez; Itxas-Lur eta Txiki Polit tabernetan zein ikastolan eros daiteke, 15 euroan. Egunean bertan 18 euro balioko du. Ikastolako patioan izango da, 22:00etan. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian izango da.