Atzo baino bero handiagoa

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 5a, 08:28

Hodeiak ugaritu eta trinkotu daitezke arratsalde partean, nahiz eta oro har egun eguzkitsua egingo duen.

Eguraldi eguzkitsuarekin jarraituko du gaur ere. Hego haizea ibiliko da, eta atzo baino tenperatura beroagoak espero dira, balio altuenak 27 gradutara iritsiko baitira. Zerua urdin egongo da, baina arratsaldean hodeiak ugaritu daitezke.

Itsasoan metro bete inguruko olatuak altxatuko dira. Itsasbeherak 10:12an eta 22:33an izango dira, eta itsasgora 16:32an.