Bidasoako Itzulia herritik pasatuko da

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 6a, 12:24
Iaz jendetza bildu zen Orioko Arrantzale kalean Bidasoako Itzuliaren helmuga ikusteko. (Aiora LarraƱaga)

3. etapa Orion hasi eta bukatuko da, eta eskualdea zeharkatuko du. Zarauztik 14:38ak aldean igaroko dira aurrena, eta 17:29ak aldean ondoren.

Orio-Orio etapa jokatuko dute gaur Bidasoa Itzulian. 14:30ak inguruan Oriko herriko plazatik irtengo dira txirrindulariak eta Aritzaga kaletik barrena joanda, N-634 errepidea hartuko dute: Zarauztik igaroko dira, Zumaia aldera joateko. Bertan GI-631 errepidea hartu eta Zestoa, Azpeitia eta Azkoitia zeharkatuko dituzte Zumarraga aldera abiatzeko. Goierri inguruan bira eman ondoren, eskualdera itzuliko dira Mandubiako gainetik barrena eta Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, eta Meaga zeharkatuta, berriz ere N-634 errepidea hartu eta Oriora itzuliko dira. Eta beste behin, Zarauztik pasatuko dira. Antolatzaileen esanetan, 17:42 aldera iritsiko dira helmugara.

Urola Kostakoa itzuliko probarik luzeena izango da, 128 kilometroko ibilbidea osatu beharko baitute txirrindulariek. Zarauztik 14:38ak aldean igaroko dira Turismo bulegoaren paretik, eta itzuleran, 17:29ak aldean.