Emusik Europako musika eskolen jaialdiko 160 musikari Zarautzen dira. Batzuk Salbatore Mitxelena ikastolako patioan ari dira emanaldia eskaintzen, Jazz Focus Big Band (Herbehereak), Big Band der Judgendmusikschule Backnang (Alemania), Liechtensteinische Musikaschule (Liechtenstein) eta Amsterdam Youth Symphony Orchestra (Holanda) taldeak, hain zuzen.
Era berean, San Pelaioko ermitan ari dira jotzen Blockötenemsemble, Jugendblasorchester der Stadt Backnang (Alemania) eta Querötenensemble Ensemble quergespielt (Alemania) taldeak.
17:30ean heldu dira Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleak ikastolara, kalejiran. Bertan egin diete harrera atzerritik etorritako oskestrei.