Eguerditik aurrera desegonkortu egingo da eguraldia

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 9a, 09:34

Goizean ostarteak zabalduko diren arren, arratsalderako euria bota dezake

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goiz partean, baina eguerditik aurrera eguraldia desegonkortzen joango da, eta arratsaldean euritara joko du. Hego haizea nabarmenduko da, tenperaturatura beroenak 23 graduren bueltan utziz. Itsasoa nahiko lasai dago, eta 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasbehera 13:11n izango da, eta itsasgora 19:27an.