Anaitasuna Kopa irabazi dute eskubaloiko kadete neskek

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 9a, 10:27
Zarauzko Eskubaloiko kadete neskak garaikurrarekin (Zarauzko Eskubaloia).

Etxeko taldea hartu zuten mendean zarauztarrek finalean

14-13ko emaitzarekin irabazi zuten Zarauzko Eskubaloiko kadete neskek, Anaitasunaren aurkako finalean. Anaiatasuna Kopa jokatu dute asteburuan Iruñean, beste hiru talderekin batera: Angel Ximenez P. Genil, Cleba City Hall Leon eta talde iruñearra. Zarauztarrek hasierako ligaxkako partida guztiak irabazi zituzten, eta ondorioz lehen postuan sailkatu ziren, finaleko txartela erdietsiz. Finaleko beste txartela ligaxkako bigarren sailkatuarentzat iza zen, Anaitasunarentzat.