14-13ko emaitzarekin irabazi zuten Zarauzko Eskubaloiko kadete neskek, Anaitasunaren aurkako finalean. Anaiatasuna Kopa jokatu dute asteburuan Iruñean, beste hiru talderekin batera: Angel Ximenez P. Genil, Cleba City Hall Leon eta talde iruñearra. Zarauztarrek hasierako ligaxkako partida guztiak irabazi zituzten, eta ondorioz lehen postuan sailkatu ziren, finaleko txartela erdietsiz. Finaleko beste txartela ligaxkako bigarren sailkatuarentzat iza zen, Anaitasunarentzat.