Jubenil mutilak laugarren bukatu dute Espainiako fase finalean

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 9a, 11:06
Zarauzko Eskubaloiko jubenil mutilak Alcobendasen (Zarauzko Eskubaloia)

Eneko Goenagak jaso du jokalari onenaren saria

Finalerdietan 26-20koarekin galdu zuten Granollers taldearen aurka, eta finaletik kanpo geratu ziren zarauztarrak. Hala ere, gogotik egin zuten zuten borroka, brontzezko domina eskuratzeko. Hirugarren eta laugarren postua zehazteko partida jokatu zuten atzo BM Montequino taldearen aurka, eta lehia benetan estua bizi zuten. 30na berdinduta bukatu zen norgehiagoka, eta luzapeneko bi denbora jokatu ondoren, 32na berdinduta jarraitu zuten. Penaltietan erabaki zen partida, Montequinoren alde.

Erlazionatuak