Zerua estalita eta giro freskoa

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 11a, 08:07

Arratsaldean aldaketa espero da, euri zaparradaren batekin.

Hodei gehiago izango da gaurkoan zeruan. Hego haizea ibiliko da goiz partean, baina mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko du eta, ondorioz, giroa freskatuko du. Tenperaturak beherantz joko dute, balio altuenak 18 gradutan utziz. Egunaren amaiera aldera aldaketa etor daiteke: euria zaparradaren bat botatzeko arriskua dago.

Itsasoa bare dago, aurreko egunen antzera. Itsasgorak 08:51 eta 21:09an izango dira, eta itsasbehera 14:49an.