Giro desegonkorra egingo du eguerditik aurrera

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 12a, 08:15

Arratsaldean euri zaparradak espero dira.

Goizean hodeiak izango badira ere, eguzkia aterako da tarteka. Eguerditik aurrera, ordea, goizeko hego haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, eta eguraldia goibelduz joango da, giro desegenkorrarekin. Ondorioz, euri zaparradak botako ditu aldian-aldian, eta tenperatura ere dezente jaitsiko da; ballio altuenak 16 gradutara baino ez dira iritsiko.