Ekitaldi ugari izango da bihar, Santa Marina jaietarako girotzeko

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 13a, 08:00
Santa Marina pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte bihar

Astelehen, astearte eta asteazkenean danborradako entseguak egingo dituzte.


Hilaren 21a da Santa Marina Eguna, eta urtero legez, egitarau betea antolatu du festa batzordeak. Asteburu honetan ere izango dira hainbat ekintza. Batetik, XXVII. Santa Marina Pilota Txapelkeko finalerdiak jokatuko dituzte La Salle zaharreko frontoian 10:30ean. Bestetik, 16:00-etan Santa Marinako XXXV. Mus Txapelketa jokatuko dute Santa Marinako plazatxoan. 15:30etik aurrera eman beharko da muserako izena. Horrekin batera, 19:30ean Elektrotxufla taldeak kalea girotuko du.

Bestalde, astelehenean, asteartean eta asteazkenean danborradako entseguak egingo dituzte, Merkatu Plazan 21:00etan. Hilaren 20an izango da Santa Marina danborrada, 22:00etan.