Giro goibela eta euritsua

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 13a, 08:15

Zaparradak ugariagoak eta sarriagoak izango dira goizean.

Laino artean esnatu da eguna, eta halaxe jarraituko du arratsaldean ere. Euri zaparradak botako ditu tarteka, batez ere goiz partean. Tenperatura, berriz, atzoko antzerakoa izango da: balio altuenak 16 graduren bueltan. Itsasoan metro bete inguruko olatuak altxatuko dira; itsasgorak 11:07an eta 23:32an izango dira, eta itsasbehera 16:55ean.