Hasiera ematen diote iraupeneko ibilaldiari

Aritz Mutiozabal 2016ko mai. 15a, 07:32

Eguraldia lagun ez badute ere, gogotsu ekin diote proba luzeko mendizaleek ibilbideari.

600 lagun espero dituzte guztira Pagoeta Mendizale Elkarteak Zarauzko Iraupeneko V. Mendi Ibilaldian, hiru probak kontuan hartuta. Ibilbide luzekoak 07:00etan abiatu dira Gaztelekutik, 280 lagun inguru. Hauek 45 kilometro osatu beharko dituzte eskualdean barna, 2.350 metroko gorabeherarekin. Eguraldia goibel dute, eta zaparradak botatzen ari da tarteka.

Ibilaldi txikikoak 08:00etan irtengo dira, eta Ttipi-ttapa probakoak, berriz, 09:30ean. Ibilbe guztiak Gaztelekuan hasi eta bukatuko dira.