Andres Illarramendi da Gipuzkoako Tokako txapeldun

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 17a, 11:30
Andres Illarramendi txapelarekin, eta ezkerreatik hasita, Idiazabalgo arduradun Joxe Krux Aranburu eta federazioko lehendakari Luis Aizpeolea (Bol&Tok).

Haren anaia Fermin sailkatu zen bigarren postuan.

Zelai Ondoko Bol&Tok kirol elkarteak emaitza onak lortu zituen larunbatean, Idiazabalen jokatutako Gipuzkoako Bola eta Toka Txapelketan. Buztin Zuriko Andres eta Fermin Illarramendi anaiek sailkapeneko lehen bi postuak bereganatu zituzten toka modalitatean: Andresentzat izan zen txapela, burdina 19 aldiz jo ondoren, eta Fermin bigarren postua sailkatu zen, 15 joaldirekin.

Bola txapelketan elkarteko lau lagun aritu ziren lehian, beste 20 lehiakiderekin batera. Lehen hiru postuetan sailkatu ez baziren ere, lan txukuna osatu zuten: Jesus Moralesek 78 birla bota zituen; Txema Fernandezek 87 birla; Andres Illarramendik 88 birla; eta Enrike Lopetegik 90 birla. Martin Lizeaga urnietarra izan zen garaile, 94 birlarekin.