Orduak aurrera joan ahala, argitzen joango da

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 17a, 09:18

Tenperaturan ez da aldaketarik izango.

Eguna zerua estalita hasi bada ere, orduak aurrera joan ahala argitzen eta ostarteak zabaltzen joango dira. Giro eguzkitsua izango da eguerditik aurrera. Iluntzerako berriz sartuko dira hoediak. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, arratsaldean biziagoa, eta tenperatura ez da aldatuko: 18 gradu egingo ditu gehienez eta 10 gradu gutxienez.

Haizeak itsaso kizkurra eragingo du egunaren lehenbiziko partean, eta itsaskirria arratsaldetik aurrera. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. Oraintxe izan da itsasbehera (08:54) eta 21:06ean izango da hurrengoa. 15:12an egongo da goian marea.