Rion izango da Ainhoa Murua

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 17a, 09:51
Casillas, Murua eta Routier.

Olinpiar Jokoetarako sailkatu da zarauztarra, laugarrenez.

Ofizial egin dute dagoeneko: Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan izango da Ainhoa Murua. Yokohamako proba jokatu ondoren, Espainiako Triatloi Federazioak hirugarren txartela lortu du emakumezkoetan. Ondorioz,  laugarren aldiz hartuko du parte zarauztarrak Olinpiar Jokoetan.

Hiru emakumezko eta hiru gizonezko izango dira Rion Espainia ordezkatzen: Murua, Carolina Routier, Miriam Casillas, Javier Gomez Noya, Mario Mola eta Fernando Alarza.