Iñigo Eizagirre nagusi Abadiñoko lasterketan

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 18a, 08:00
Iñigo Eizagirre podiumeko lehen koskan.

Kadete mailako Javier Elorriaga Saria irabazi zuen Zarauztarra elkarteko txirrindulariak. Igande arratsaldean jokatu zuten proba, eta 53,5 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Eizagirre izan zen helmuga zeharkatzen lehena.