Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egin dute

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 18a, 17:00

Udal ordezkariek Zarauzko ikastetxeetako ikasleen parte hartzearekin egin dute plenoa gaur goizean. Hainbat gai jorratu dituzte: jolas mota gehiago parkeetan, etorkinei laguntzeko moduak, genero berdintasuna sustatzeko neurriak eta zebrabideetan ibilgailuak polikiago joateko neurriak, besteak beste.