«Larru hila haiz! Ustela!», idatzi dio protagonistak mugikorraren bitartez mezu batean Itsasori, hark mutilari kale egin ondoren. Hilda beharrean, bizi-bizirik dauka larrua aktoreak. Zarauzko kaleetan zehar korrika hasiko da larruari jarraika eta amorratuta, larrubizirik geratu eta helmugara heltzen den arte.
Literaturiako lan taldeak pasa den maiatzaren 6an eman zuen argitara aurtengo bideoa, eta zarauzkohitza.eus atariko komunitatean ere zintzilikatu zuten hurrengo egunean. Hirugarren urtez jarraian, Juanfe Garces arduratu da aurtengo Literaturia sustatzeko ikus-entzunezkoa egiteaz. Iratxe Aranburu Literaturiako lan taldeko kideak sortu du gidoia eta Mikel Fernandez da aktorea. Bideoa ikusgai dago Literaturia 2016-ko webgunean.