Giro umela egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 19a, 08:55

Arratsalderako atertu egingo du, baina lainotuta jarraituko du.

Gris hasi da eguna eta hala bukatuko da, lainotuta. Egunaren lehenbiziko zatian behe lainoa izango da eta euria egingo du, baina arratsaldetik aurrera ateri mantenduko da. Hala ere, hodeitsu jarraituko du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura ez da aldatuko gehiegi: 16 gradu egingo ditu gehienez eta 11 gradu gutxienez.

Itsasoa aurreko egunetan baino zakarrago egongo da gaur eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5- 2 metro arteko olatuak altxatuko ditu. 10:08 eta 22:22an izango da itsasbehera, eta 16:20ean itsasgora.