Isabel Otxoak etxeko langileen inguruko hitzaldia emango du bihar

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 20a, 08:00

17:00etan eskainiko du, Gaztelekuan. 

«Nahikoa ordaintzen didate?», «aparteko soldatarik ba al dagokit?», «Zenbat opor dagozkit?». Ogibide horren inguruan sor daitezken zalantzak argituko ditu bihar Isabel Otxoa Bizkaiako Etxeko Langileen Elkarteko ordezkariak .Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute ekitaldia eta doan izango da. 17:00etan eskainiko du, Gaztelekuan.