Eguzkia nagusi gaur

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 20a, 09:00

Haize aldakorra ibiliko da eta arratsalderako brisa aterako da.

Atzoko hodei hondarrak desagertuta, eguzkia nagusituko da. Oskarbi mantenduko da egun osoan zehar eta giro atsegina egingo du. Haize aldakorra ibiliko da eta arratsalderako brisa aterako da. Tenperatura apur bat igoko da: 21 gradu egingo ditu gehienez eta 13 gradu gutxienez.

Norabide aldakorreko haizeak itsaso kizkurra eragingo du eta  ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro eta erdiko olatuak altxatuko ditu 10:40ean eta 22:56ean izango dira itsasbeherak; itsasgora, berriz, 16:52an.