Eskubaloiko kadeteak sektoreko Espainiako Txapelketan murgilduta

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 20a, 15:00
Kadete mailako Aiala ZKE taldea, Burlatara atera aurretik (Zarauzko Eskubaloia).

Mutilek etxean jokatuko dute, Aritzbatalde kiroldegian, eta neskek, berriz, Burlatan. Txapelketa bata zein bestea gaurtik igandera jokatuko da.

Zarauzko Eskubaloiko kadete mailako mutilen eta nesken taldeak erronka garrantzitsua dute asteburu honetan. Espainiako Txapelketako sektoreko fasea iznago dute jokoan gaur hasi eta ondorengo bi egunetan. Neskak Burlatan lehiatuko dira, eta jada autobusa hartuta bidean dira. Elizgibelako kiroldegian jokatuko dituzte norgehiagokak, ondorengo hiru talde hauen aurka: BM Colores, Malkaitz eta Amposta.

NESKEN EGUTEGIA
Maiatzak 20, gaur
17:15. Aiala ZKE-BM Colores
19:00. Malkaitz-Amposta

Maiatzak 20, gaur
17:00. Aiala ZKE-Amposta
19:00. Malkaitz-BM Colores

Maiatzak 20, gaur
10:00. Amposta-Colores
12:00. Malkaitz-Aiala ZKE

 

Zarauzko kadete mutilek etxean jokatuko dute, Aritzbatalde kiroldgiko kantxan, eta aurrez aurre hiru talde hauek izango dituzte: EM BM Colindres, BM Carabanchel eta Fundació FC Barcelona Lassa.

MUTILEN EGUTEGIA
Maiatzak 20, gaur
17:30. Zarautz-Fundació FC Barcelona Lassa
19:30. BM Carabanchel-EM BM Colindres

Maiatzak 20, gaur
10:30. BM Carabanchel-Fundació FC Barcelona Lassa
12:30. Zarautz-EM BM Colindres

Maiatzak 20, gaur
10:30. Fundació FC Barcelona Lassa-EM BM Colindres
12:30. Zarautz-BM Carabanchel