Bihotz birikak suspertzen ikasten, DYAren eskutik

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 21a, 14:13

BBS Bihotz Biriken Suspertze Eguna ospatuko dute ekainaren 1ean eta horri lotuta antolatu dute ekitaldia.

Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete lemapean, sentsibilizazio kanpaina jarri du martxan DYAk, bihotz biriken geldialdi baten aurrean nola jokatu jakitearen garrantzia gizarteari gogorarazteko helburuarekin. Gaur Zarautzen izan dira, Lege Zaharren enparantzan, herritarrei teknika hori irakasten.

Ekainaren 1ean  BBS Bihotz Biriken Suspertze Eguna ospatuko dute eta horri lotuta antolatu dute gaurko ekitaldia.