Hormairudi pintaketa tailerra egin dute, ikastolaren 50. urteurrenari lotuta

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 21a, 14:12

Larunbatetan eskainiko dituzte tailerrak.

Atzo zabaldu zuten arte munduan dabiltzan ikastolako ikasle ohien lanen erakusketa, Merkatu plazan. Horrekin lotuta, askotariko tailerrak eskainiko dituzte larunbatetan, Salbatore Mitxelenaren 50. urtemugaren harira.

Gaur, zehazki, Zikindu horma! deiturikoa egin dute. Haurrek hormairudia margotu dute Pako, Piru, Txili, Peli, Trez eta GTTIken laguntzarekin.