Hondar Kayak elkartearen eguna ospatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 23a, 12:00
Itsas zeharkaldia egingo dute, Debatik Zarautzera.

Itsas zeharkaldia egingo dute elkarteko kideek.

Datorren larunbatean, hilaren 28an Hondar Kayakek elkartearen eguna ospatuko du. Aurten ere itsas zeharkaldia egingo dute, oraingoan Debatik Zarautzera. Nahiago duenak olatuak hartzeko aprobetxa dezake. 10:00etatik aurrera izango da hori.

Ondoren, bazkaria egingo dute Zarautz hoteleko jatetxean.