Giro ezegonkorra egingo du gaur

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 24a, 09:24

Gau parterako ekaitza lehertu daiteke.

Goizean goiz zerua estalita egongo da erdi mailako hodeiekin eta arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatu eta egunaren amaieran ekaitza lehertuk daiteke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta atzoko tenperatura antzekoa egingo du: 21 gradura helduko da termometroa eta gutxienez 12 gradu egingo ditu.

Hego-ekialdeko haizeak itsaskirria sortuko du eta eta mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:53an izango da itsasbehera eta 19:06an itsasgora.