Bakio- Gorliz ibilaldia antolatu du Pagoeta elkarteak larunbaterako

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 24a, 13:00
Billanoko lurmuturretik igaroko dira mendizaleak.

20 kilometroko bidea izango da, bost ordu eta erdi-sei orduan egiteko modukoa.

Mahastiak, pinudiak, itsaslabarrak, moilak... "Paisaia zoragarri eta aldakorraz" gozatzeko aukera izango da larunbatean, Pagoeta Mendizale Elkartearekin. Bakioko gasolindegitik hasita, Gorlizeraino ibilaldia egingo dute mendizaleek, Zumetzagako San Migel baseliza, Jata, Urizarmendi, Armintza, Ermua, Billano lurmuturra, Kukullu, Azkorriagako gaztelua eta Astondotik igaro ondoren. 20 kilometroko bidea izango da, eta elkarteko kideek jakinarazi dute bost ordu eta erdi-sei ordutan egiteko modukoa dela. 

Mendizaleak 07:00etan elkartuko dira Agoueseneko biribilgunean.