Gaur ere estalita egongo da zerua

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goiz partean eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuko da.

Zerua hodeitsu mantenduko da nagusiki, nahiz eta tarteka eguzkia aterako den. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da goiz partean eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldera aldatuko da. Tenperatura pixka bat jaitsiko da: gehienez 19 gradu egingo ditu eta gutxienez 14 gradu.

Itsaskirria izango da eta mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 13:30ean izango da itsasbehera eta 19:44ean itsasgora.