Aldaketarik ez

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 27a, 09:00

Hodeitsu eta bero jarraituko du eguraldiak. Arratsaldean zaparradaren bat bota dezake.

Egun grisa izango da gaurkoa: zerua estalita egongo da, haize aldakorra ibiliko da eta euria egin dezake arratsalde partean. Goizean hego ukituko haizea izango da eta eguerdirako brisa altxatuko da. Arratsaldean iparretik joko du eta ezergonkortu egingo da giroa. Zaparradaren bat edo beste ere botako du. Hala ere, tenperatura atsegina izango da: 21 gradu egingo ditu gehienez eta 14 gradu gutxienez.

Norabide aldakorreko haizeak itsaskirria eragingo du eta mendebaldeko hondoko itsasoak metro arteko olatuak altxatuko ditu. Orain da itsasgora eta 21:19an hurrengoa. 15:00etan egongo da behean marea.