Boluntarioak behar dituzte triatloian SUP taularekin egoteko

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 27a, 12:00

13:45etik 15:15era egon beharko dute uretan.

Ekainaren 11ean jokatuko dute Zarauzko Triatloia, eta Zarautz Surf Elkarteak deialdia egin die bazkideei proban laguntzeko. Zehazki, Zarautz eta Getaria artean SUP taularekin egoteko. 13:45etik 15:15era izango da. Interesa dutenek ZSEen eman dezakete izena, 943-890225 telefonora deituta edota zse@zarauzkosurfelkartea.com helbidera idatzita.

Elastiko bana emango diete boluntarioei eta gauean egingo duten afarira gonbidatuko dituzte.