Mikel Etxarri eta Jose Maria Amorrortu hautatzaileek Realeko jokalari zarauztarra deitu dute euskal futbol selekzioarekin jokatzera. Honakoa Berchicheren hirugarren aldia izango da taldearekin jokatuko duena. Euskal Selekzioan Espainiako Lehen Mailako jokalariak bakarri daude, eta gaur goizean abiatu dira Korsikara. Aurretik ez dute entrenamendu saiorik egin, hainbat taldek beste konpromiso batzuk zituztelako. Realeko jokalariak, esaterako, AEBetan bira bat egin berri dute. Partida aurretik saio bat egingo dute, eta 20:00etan lagunarteko partida jokatu. Norgehiagoka ETB1en emango dute.