Eguerditik aurrera euritara joko du

Zarauzko Hitza 2016ko mai. 30a, 09:09

Hodeiak izango dira nagusi egun osoan.

Goiz partean lainotuta egongo da zerua, bainaez du euririk egingo. Eguerditik aurrera, ordea, zaparraden arriskua areagotu egingo da; izan ere, hodeiak trinkotu egingo dira. Egunaren amaierako atertzera joko du. Tenperatura apur bat jaitsiko den arren, epel jarraituko du: balio altuenak 17-18 gradu ingurukoa izango dira. Itsaso lasai antzera dago, eta gehienez metro beteko olatuaka altxatuko ditu. Itsasgora 12:20an izango da eta itsabehera 18:17an.