Are hodeitsuago dator eguna

Noizbehinka euri apur bat egingo du.

Aurreko egunetan baino hodeitsuagoa izango da gaurko eguna. Gainera, euri pixka bat ere egin dezake. Tenperaturari dagokionez, antzera jarraituko du: balio altuenak 19 gradutara iritsiko dira. Itsasoan ere aldaketarik ez, lasai antzera eta indar handirik gabe. Itsabeherak 08:55ean eta 21:20an izango dira, eta itsasgora 15:19an.