Eguraldi polita egingo du egunaren lehen partean

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 3a, 09:14

Arratsaldean desegonkortzera jo dezake.

Eguerdia bitartean giro eguzkitsua eta lasaia izango da, nahiz eta goi-hodeiak ageriko diren. Arratsaldetik aurrera, ordea, desegonkortzera jo dezake. Oro har, tenperatura beroak espero dira: balio altuenak 23 gradura iritsi daitezke. Itsasoak lasai antzera jarraitzen du, aste osoan bezala; itsasbeherak 09:46an eta 22:13an izango dira, eta itsasgora 16:08an.