Zarauztik Mundura jaiak jatorri desberdinetako zarauztarrak bildu ditu

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko eka. 4a, 14:12

Gaur eguerdian abiatu dute Zarauztik Mundua festa Zarauzko Lege Zaharren Enparantzan eta jendetza bildu da eguerdi partean. Oraindik bertan izan ez direnak garaiz dabiltza, gau erdira arte munduko txoko desberdinetako musika, janaria eta dantzak ezagutzeko aukera izango baita bertan.

Zarauztik Mundura festaren bidez, herriko kulturaniztasuna erakutsi nahi dute Zarauzko Udalak eta jatorri desberdinetako zarauztarrek. Horretarako tokian tokiko dantzaz, musikaz eta janariaz gozatzeko aukera izango dute Lege Zaharren Enparantzan biltzen diren herritarrek gaur egun guztian zehar. Bertan parte hartzen ari dira besteak beste, Argentina, Bolivia, Euskal Herria, Kolonbia, Venezuela, Pakistan, Nikaragua, Dominikar Errepublika, Sahara, Peru, Senegal eta Guatemalako ordezkariak.