Goizean hodeiek hartuko dute nagusiki zerua, nahiz eta euririk ez den espero. Arratsalderako, ordea, zaparrada botatzeko arriskua dago. Eguneko azken orduan atertzera joko du, ostarteak zabalduz. Haizea aldakorra izango da, baina ipar-mendebaldekoak indar gehiago izango du eguerditik aurrera. Oro har, tenperatura beroa egingo du: 23 gradutara iritsiko dira balio altuenak. Itsasoaren maila dezente igotzen ari da egunotan, baina lasai antzera dabil, gehienera ere metro erdiko olatuak altxatuz. Itsabehera 12:09an izango da eta itsasgora 18:29an.