Eguzkia izango da nagusi

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 7a, 08:17

Giro egonkorra eta beroa egingo du egun osoan.

Hodei xume batzuk agertuko dira goizean, baina oro har zerua urdina eta giro eguzkitsua espero da egun osoan. Tenperatura beroarekin jarraituko du: 23 gradutara iritsiko da termometroa. Metro erdiko olatu garbia altxatzen dira itsasoan, eta hainbat surflari jada uretan daude. Itsasbehera 12:56ean izango da gaur, eta itsasgora 19:16an.