Fidel Rasoren emigratzaile eta errefuxatuen argazkiak, Photomuseumen

Kazetaritza-argazkilari sestaotarraren 'Emigratzaileak eta iheslariak' erakusketa zabaldu dute gaur Zarauzko Argazki eta Zinema Museoan. Egitasmoa, gainera, Donostia 2016ren Elkarrizketak programaren barruan txertatu dute. Erakusketan etorkinen eta errefuxatuen egoeraren testigantza grafikoa jasotzen da, eta uztailaren 30a bitartean iznago da ikusgai.