Aurkeztu dute Extremaduratik udalerrira heldu zirenen testigantza liburua

Zarauzko Hitza 2016ko eka. 7a, 20:22

Maria Feijoo kazetariak idatzi du 'Zagales. Extremaduratik Zarautzera emigrazio handiaren garaian'.

50eko hamarkada bukaeratik 70eko hamarkada bitartean Zarautzek jaso zuen emigrazio uholde handienari buruzko liburua kaleratu berri du Maria Feijoo kazetariak: Zagales. Extremaduratik Zarautzera emigrazio handiaren garaian. Zehazki, 700 lagun heldu ziren garai hartan udalerrira, gehienak, lan bila.

Liburua osatzeko Extremaduratik herrira etorritako 30 pertsona baino gehiago elkarrizketatu ditu, haien testigantza jasotze aldera. Gaur aurkeztu du horren emaitza Francisco de Zurbaran Extremadurako elkartean, jende ugariren aurrean. Liburua eskuragarri dago Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan.